2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

JORDI ADELL-LA COMPETENCIA DIGITAL

Kaixo lagunok!

IKT-ko lehenengo klasean, gure haurtzarora itzuli gara, honi buruzko testu labur bat idatziz. Bertan eskolan zein eskolatik kanpo egiten genituen ekintzen inguruan hitz egin dugu, hau teknologiarekin erlazionatuz.

Hori dela eta, 10 minutuko bideo bat ikusi dugu klasean.

Hona hemen bideoaren linka:




Eta hona hemen bideoan esaten denaren laburpena:

Konpententzia digitala, Jordi Adellek dionaren arabera, tramankuelen erabilera baina gehiago da.
Hauek dira bere osagaiak:


1. Konpetentzia informazionala. Informazioarekin lan egiteko balio duen gaitasun, ezagutza eta trebetasun multzoari deritzo. Lan horrek informazioa bilatzea, kudeatzea, ordenatzea, ebaluatzea, sortzea eta batez ere zabaltzea suposatzen du.

2. Informatika. Teknologiak eskaintzen dizkigun erraminten erabilerari deritzo: bideo grabagailuak, kamarak, liburu digitalak, GPS-a, telefono mugikorrak... Teknologia ez da ordenagailuak soilik.

Jordi Adellen hitzetan, gero eta mendekoagoak gara teknologia hauekiko eta hori hala den heinean, gai izan behar gara erabilera arrazional bat egiteko.
Interesgarria izango litzateke, ea tramankulu bakoitza benetan behar dugun ala ez pentsatzea.
Bestetik, bideoan aipatzen den bezala, ez diegu teknologiei behar den probetxua ateratzen, modagatik baino ez baititugu berritzen.

3. Alfabetizazio anitza.  50.hamarkadatik ikus-entzunezko gizarte batean bizi gara eta hau formazioren objektu izan beharko litzateke.
Eskolak ez ditu ikusle kritikoak hezitzen, eta hori aldatu egin beharko litzateke. Eskolak ikusle kritikoak sortzeaz gain, autore kritikoak sortu beharra ditu, ahozko hizkuntza eta liburuen hizkuntzatik haratago.

4. Konpetentzia kognitibo generikoa. Informazio asko dugu, baina hobeto informatuak al gaude? Iturri askotara jo dezakegu, baina badakigu egokiena aukeratzen? Ba al dakigu jasotzen dugun informazioarekiko kritiko eta selektiboak izaten? Ba al dakigu informazio hori ezagutza bilakatzen? Ba al dakigu aurretik genekien guztiarekin erlazionatu eta ezagutza berriak sortzen?
Informazioa ezagutzan bihurtzeko eta askotan gaizki planteatuak dauden arazoei aurre egiteko dagoen konpetentzia kognitibo generikoa ezinbestekoa da. Oinarrizko konpetentzien parte da.

5. Hiritartasun digitala. Mundu birtuala eta errealitatea nahasten diren mundu honetan bizitzeko prestakuntza. 
Hiritartasunerako hezkuntzan, hiritar libre, kritiko eta integratuak izaten erakusten digute, arauez beteriko gizarte honetan bizitzen hain zuzen. 
Baina mundu digitala ere badago, eta sare sozialetan dugun jokabidea garrantzitsua da. Sare hauetan jokabide egoki bat izaten ikasi behar dugu, kalean egiten dugun antzera. 
Baina nerabeak gaizki aholkatuak gaude, izan ere, gure argazki eta informazio pribatua partekatzera ohituta gaude, jakin gabe hemendik 10 urtera, lana bilatzen ari garenean, gure nagusiak hori dena ikusi dezakeela.
Horregatik eskolak, ikasleak, hiritar digital onak izateko hezitu behar du, legalitatea errespetatuz eta euren eskubideen berri egotera lagunduz.

Mapa kontzeptual honen inguruan, beharrezkoak diren zenbait elementu egongo lirateke Jordi Adellen arabera.

1. Estrategia didaktikoak. Aipaturiko gauza hauek betetzeko egokienak diren metodo didaktikoak.
Nerabeak, etorkizunean topo egingo duten galdera horiei erantzuteko, gai izan behar dira, eta eraginez, horretan lan egin beharra da. Erantzun horiek ez dira testu liburuetatik ikasten, metodologia aktibo baten bidez baizik. Gaur egungo galderen erantzunak ikastera soilik ohitzen baditugu, etengabe aldatzen ari den gizarte honetan, ez dira gai izango etorriko diren galdera horiei erantzuteko.
Honen harira, sare sozialetan jokatzen ikasteko sare sozialetan jokatu behar da, makinek nola funtzionatzen duten ikasteko makina horiek erabili behar dira...
Baina gaur egungo kurrikulumean, konpententzia digitalaren garapena erabatekoa izatea oso zaila da.
Bestetik, familiak paper oso garrantzitsua du haurraren konpetentzia digitalaren heziketan eta eraginez, horrek egunekotasunean egiten duenaren berri izan behar dute, hau da, eguneratuta egon behar dira. Eskola eta familia batera egon beharko lirateke gai hauetan.

2. Irakaslegoaren konpetentzia digitala ikaslegoarenakin oso lotua dago. Espezifikoa da, irakasleak teknologiarekin irakasteko dakiena eta jakin beharko lukeena definitzen duelako

3. Konpetentzia honetan eta gainontzeko guztietan lan egiteko eskola proiektuek jaso behar dituzten funtsezko baldintzak (baliabideak eta bitartekoak egotea, lidergoa egotea...)




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina