2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena

JORDI ADELL- PLE

Kaixo!

Hona hemen PLE-aren inguruan ikusi genuen Jordi Adellen bideoa.




Bideoaren laburpena:

PLE-ak Personal Learning Enviroment esan nahi du.

Jordi Adellek, bi zatitatan banatzen du azalpena: oinarrizko teoria (definizioa, zertarako den ona eta zertarako txarra PLE-a ...) eta PLE-aren zati zein osagaiak.

Oinarrizko teoria

PLE bat aprendizaiaren ikuspegi bat da, ez da ez aplikazio ez plataforma bat. Nola ikasten den ulertzeko modu bat da, non ez dagoen inolako azterketarik.

Norberak ezartzen ditu bere helburu propioak eta ikasle den heinean bakoitzak hautatuko ditu ikasteko behar dituen irakasle, eduki eta erramintak.

PLE-aren ikuspegia positiboa izan dadin, ezinbestekoa da formazioa duen ikasle bat, Interneten ikusten duen lehenengo informazioaz fidatzen ez dena. Azken finean, formatuta dagoen profesional bat, pixka bat despistatu daiteke, baina ez ordea gazte batek egiten duen bezala.

Ez dago ez ebaluazio, ez titulu, ez egitura instituzional formalik, ez da ezta ere irakasteko modu bat, ikasteko modu bat baizik.

Doaineko erraminten, baliabideen eta informazio iturrien multzoa erabiltzeko Internetek eskaintzen digun aukera da PLE-a. Gainera, ikasteko eta profesionalki garatzeko aukera ematen digu, pertsonekin kontaktuan jarriz.

PLE-aren osagaiak

1. Bakoitzak hautatzen dituen erramintak.

2. Baliabide eta informazio iturriak (aldizkariak, blog-ak, gure aprendizaierako interesgarriak diren web orriak...).

3. Personal Learning Neatwork ( Konktaktuak mantentzeko pertsonak). Pertsona horiekin bi modu ezberdinetan trukatu dezakegu informazioa.
  • Sortzen eta partekatzen ditugun objektu digitalen bitartez ( igotzen dituzun eta besteek ikusten dituzten bideoak adb.). Hemen ez dago zuzeneko komunikaziorik, bitartekaria den objektu bat baizik.
  • Pertsonen arteko zuzeneko komunikazioa ahalbideratzen duten espazioen bitartez: Facebook, Twitter... Azken finean sare sozialek zenbait espazio sortzen dituzte informazioa trukatzeko.
PLE bat ez da informazioa eskuratzea soilik, edota beste batek idazten duena irakurtzea. PLE batean espero dena aktiboki parte hartzea da, kontsumitzailea izateaz gain informazio sortzailea ere izatea.

PLE bat eraikitzeko eta denboran zehar zaintzeko, Karma on bat izan behar duzu, eskuzabala izateaz gainera (jasotzen duzun adina ematen saiatzea). Gainera, konfidantzazko harremanak eraiki behar dituzu, behar duzunean laguntza eskatzea eta besteek behar dutenean ematea ahalbideratzen dizutenak. Hori gertatzen da adibidez Twitter-ekin, izan ere, batek galdera bat egiten duenean erantzun ugari jasotzen ditu.

PLE bat denboran zehar lantzen da, iturriak kenduz eta jarriz, erraminta jakin batzuk erabiliz eta sarean egiten duzuna partekatuz. PLE-ak baliagarriak dira sarean 'bizi' diren horientzat.

David Whitek bisitariak eta bertakoak diren pertsonak bereitzen ditu sarean.
  • Bisitariak diren pertsonak daude alde batetik. Zerbait nahi dutenean Internetera jotzen dute, erraminta bat erabiltzen dute eta nahi dutena lortzean sarea uzten dute inolako arrastorik utzi gabe. Ez daukate identitate digitalik, mundu fisikoan duten bezala. Interneten, gure identitatea, guri buruz esan eta uzten dugun guztia da.
  • Bertakoak daude bestetik. Sarean bizi dira, euren eguneroko jardueraren zati bat bertan garatuz. Harreman birtualengandik pertsonalengandik bezain beste eskuratzen dute. Aipatu beharra dago, interaktualki elkartzeagatik harreman horrek ez duela fisikoak baino gutxiago balio, izan ere, oso harreman aberasgarria izan daiteke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina