2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

TALDEKO ARGAZKI-ELKARRIZKETA

KAIXO LAGUNAK!

Foto elkarrizketa indibiduala egin ostean taldekideak elkartu gara eta taldean beste  bat egitea erabaki dugu.Egia esan teknologia alde batera utzi dugunean, bat egin dugu puntu askotan. Bakoitzaren gustuko ekintzak sakonki aztertu ostean honako hauek aukeratu ditugu:

1.BIDAIATZEA: Askatasun sentsazioa ematen digun zerbait da, eguneroko bizitzatik denboraldi batez alde egiteko aukera ematen diguna. Bidaia mota ugari daudela badakigu eta taldean hitz egin ostean, diru eta ondasun gutxi eramaten diren horiek iruditzen zaizkigu interesgarrienak, izan ere, gauza materialak alde batera utzita gure buruarekin hausnartu eta besteekiko erlazioak sendotu daitezke. 


croacia.jpg


2. LAGUNEKIN EGOTEA: Nahiz eta gaur egun hauekin pasatzen dugun denbora gehiena mobilarekin egotera mugatu, oraindik ere lagunak gure bizitzako gauza garrantzitsuenetarikoak direlarekin ados gaude. Hauekin igarotzen ditugu momenturik onenak, izan ere, haiek dira barrezka igarotako arratsalde eta gauen erantzule. Teknologiaren garai honetan bat gatoz hauek alde batera utzi eta lagunekin egotea aberasgarriagoa dela, mobilek ez ordenagailuek ez baitigute arazoak konpontzen lagunduko eta ez dira hor egongo laguntza behar dugunean. Gainera zeinekin egingo ditugu aurretik aipatutako bidai zoragarri horiek lagunekin ez badira?





3. MUSIKA ETA DANTZA: musika deskonektatzeko, aske sentitzeko, ondo pasatzeko...erabiltzen dugu guk. Musika mota desberdin asko daude eta bakoitzak gustu desberdinak ditu, baino honek guregan sortzen dituen sentsazio eta emozioak antzekoak direla ohartu gara. Musika entzuteak gure arazoez ahazteko balio digu eta ongi sentiarazten digu. Gainera, musikarekin loturik dagoen aktibitate bat dantza da; honi buruz ideia eta iritzi desberdinak ditugu, izan ere ez dugu denek dantza egitea hain gustuko, baina tentsioak askatzeko modu egoki bat dela pentsatzen dugu eta kirola egoteko modu dibertigarri bat. Denok behar dugu musika gure bizitzan.




4. IKASKETAK: Bizitza osoa daramagu ikasten, 2 urtetatik hasi eta gaur egunera arte. Ohitura handia dugu institutuan edo unibertsitatean gaudenean ikasten ari garenataz kritikatzeko baina bizitzan egiten dugun gauzarik garrantzitsuenetakoa da. Gure etorkizuna baldintzatzen du eta guk aukeratzen dugu zer ikasi nahi dugun eta zer izan nahi dugun hemendik urte batzutara. Horretaz gain, eskolara eta unibertsitatera joatearen alde hoberenetako bat bertan aurkitzen dugun jendea eta egiten ditugun harremanak dira. Ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin eta azkenean lagun on asko aurkitzen ditugu. Adibidez, talde honetan gaudenak ez bagenuen magisteritza aukeratu ez ginen ezagutu ere egingo eta horretan zorte handia eduki dugu. 





5. KIROLA: Txikitatik jarduten dugu,  gure bizitzako zatirik handiena kirola egiten pasatzen dugu, zaletasun bezala edota profesionalki. Gure gorputzaren gaitasuna eskatzen du eta helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, behar beharrezkoa da gure bizitzan osasuntsu egon nahi badugu. Kirol gehienak taldekoak izaten dira eta bertan taldekideak izateaz gain, lagunak ere badira, harremanak handitzen dira eta konfiantza lortzen da taldekideen artean bestela ekipoak ez du inongo lorpenik izango. Kirola egiteaz gain, lagunak egiteko modu bikaina da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina