Kaixo!
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Libe Alvarez naiz eta EHUko Irakasleen Eskolan ari naiz magisteritza ikasten. IKT-ko arloan orain arte egindako lanak honako hauek dira:
Lehenengo sarreran, haurtzaroko oroitzapenen inguruan hitz egin nizuen, non nire ohiturak eta teknologiarekin nuen kontaktua azaldu nizuen. Bertan, IKT-en garrantziak gora egin duela ikusi daiteke, izan ere, ni Lehen Hezkuntzan nengoenean liburuak eta cd-ak erabiltzen genituen ikasteko, behin edo behin ordenagailuak erabiltzen genituelarik. Denbora libreari dagokionez, nahiago izaten nuen lagunekin beranduarte egon, teknologiak erabiltzea baino.
Teknologia eta generoaren inguruan hitz egin nizuen ondoren, hausnarketa txiki bat eginez.Honetan argi azaltzen da nire ikuspuntua: txikitatik bideojokoak edo bestelako teknologiak mutilentzako direla sinistu dugu, hori sartu baitigute buruan horrenbeste anunzio eta argazkiekin. Neskek panpinak, mutilek bideojolasak edota ordenagailu jolasak. Horrela jarraitu behar ahal dugu?
Nire herriko, hau da, Arrasateko argazki bat igo nuen laugarren sarreran, nire etxetik ikusten den Anboto mendia hauteman dezakegularik.
Nire bizitzaren denbora lerroa egin nuen Capzels aplikazioaren bitartez. Bertan, batez ere, Ikastolako argazkietan oinarritu naiz: antzerkiak, irteerak, dantzaldiak, bidaiak.... eta argazki bakoitzari izenburu motz bat txertatu diot.
Banakako PLE-a burutu nuen Symbaloo programa erabiliz. Web 2.0ko orrialde bat da eta oso erraza da honen erabilera.. Hemen, egunekotasunean erabiltzen ditugun programak eta web orriak biltzeko aukera dugu, 60 hain zuzen, eta klik bakar baten bidez orrialde horietara joateko aukera dugu gainera. Besteen Symbaloo-ak ere ikusi daitezke inolako konturik egin gabe, nahiz eta gurea egiteko eta besteekin partekatzeko ezinbestekoa izan aipaturiko kontua egitea. Koloreak, argazkiak, ikonoak...pertsonalizatu daitezke.
IKT-en inguruko taldeko hausnarketa egin genuen, eskema eta bideo bat ere gehituz. Hauen bitartez, IKT -ei buruzko gure kritika egin genuen, denboran zehar gauzak nola aldatu diren azalduz. Sarrera honetan, gutxi gora behera, lehenengo sarreran aipatutakoa errepikatzen dugu, haurrak ginean IKT-ek gure bizitzan zuten garrantzia gaur egungoa bezalakoa ez dela adibidez. Neska eta mutilen arteko bereizketan ere sartzen gara-
Jordi Adellen PLE-aren inguruko bideoa igo nuen zortzigarren sarreran.
Taldeko PLE-a egin genuen gero, Symbaloo programa erabiliz. Lehen aipatu bezala, Symbaloo deritzon programa erraz hau oso baliagarria da gainontzekoek zure gustuko programa zein web orriak ikusi eta hauetan saltseatzeko, izan ere, besteekin partekatu daiteke.
Adunako eskolako Iñaki Pagola irakaslearen hitzaldia entzun eta gero, laburpen bat egin nuen, gauza garrantzitsuenak aipatuz.. Gauza garrantzitsu hauetan aipagarria da testu-liburuei eskola honetan egin dien bazterketa, teknologia berriei sarrera emanez. Proiektuen bidez egiten dute lana, Google Apps-ak erabiltzen dituztelarik hau burutzeko. Blog-a, Moodle plataforma, Classroom...ere garrantzitsuak dira. Gehiago jakiteko ikusi hitzaldi honen laburpena nire blog-ean.
Amara Berri Eskolako Amandok eman zigun hitzaldiaren inguruan hitz egin nuen ondoren, berriz ere, gauza garrantzitsuenak aipatuz. Txokoek ikasgeletan hartzen duten lekua, hedabideak eta testu liburuen bazterketak izan ziren hitzalditik gehien arritu gintuzten gauzak.
Nire argazki-elkarrizketa propioa egin nuen hamabigarren sarreran. Honi esker, nire bizitzan garrantzitsuenak diren alderdiak ezagutu ditzakezue: lagunak, familia, bidaiak... eta bakoitzari buruz piska bat irakurri. Hurrengo puntua taldeko argazki-elkarrizketa egitea izango da, edukiko dugu zerbait amankomunean?
Taldekideok praktikaldian burutzeko asmatu genuen tailerra azaldu nuen gero, hau da, praktikaldirako hasierako ideia. Hemen, laburki aipatzen dugu argazkien bitartez gure praktiketako haurrekin lortu nahi duguna, azken emaitza zein izatea gustatuko litzaiguken ere azalduz.
Urriak 6an, IKT-ko saio praktikoa izan genuen Aingerurekin, zelatatu eta zelatatzaileen inguruan hain zuzen.Horretarako taula bat osatu genuen denon artean, horrek zenbait hausnarketa egitea eragin zigularik. Bi bideo ere ikusi genituen, amaierako beste pare bat galdera ere proposatu zigularik irakasleak. Hori dena sarrera honetan biltzen da, eta ikusgai duzue.
Taldeko argazki-elkarrizketa egin genuen, non gure bizitzako 5 gauza garrantzitsuren inguruan hitz egiten dugun. Hemen aurretik nik sortutako argazki-elkarrizketa propioan aipatu nituen zenbait gauza agertzen dira eta sarrera honetan honi buruzko informazioa dago.
Taldekideok praktikaldian burutzeko asmatu genuen argazki tailerra (1,2,3) martxan jarri ondoren hausnarketa bat egin genuen, non prozesua, arazoak eta dekalogoa aipatu ditugun.Gure taldekide den Arianek burutu zuen jarduera hau bigarren mailako ikasleekin eta horren azalpena sarrera hauetan biltzen da. Hala ere, adinarekin zerikusia duen arazo bat izan genuen, gure hasierako ideia modifikatu behar izan genuelarik. Dekagoloan aipatzen diren puntuetatik zeintzuk bete ditugun ere aipatu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina