Apa!
Jarduera amaitu ostean ondorio batzuk atera ditugu. Lehenik eta behin, aipatu behar dugu hasierako ideia ez dugula guztiz bete, izan ere, lana 5. eta 6. mailako haurrei bideratuta zegoen baina ez genuen haiekin egiteko aukerarik eduki. Bestalde, lanaren planteamendua ez zen oso egokia izan, ez baikenuen haurrak motibatzea lortu. Berriro egin beharko bagenu, hainbat gauza aldatuko genituzke. Adibidez, modu erakargarriago batean planteatzen saiatuko ginateke ariketa. Horretaz gain, ez genuen lortu argazkirik ateratzea lanaren froga moduan. Hala ere, jarduera polita zen eta beste irakasleei asko gustatu zitzaienez, beste geletan ere proposatu zuten. Beraz, esan genezake lan honetatik asko ikasi dugula eta azken emaitza nahiko ona izan dela.
Proposatutako dekalogoari erreparatuz honako hau esan genezake:
1. Umea protagonista eta egile sentitu behar da. Puntu hau betetzea lortu dugu, izan ere, haien esku utzi dugu objektu baten aukeraketa egitea. Gainera, kartulinan jartzerakoan objetuaren azalpena beraiek eman zuten.
2.Umeekin batera tailerren gaiak adostea: hau ez dugu lortu, guk esan genielako zer egin behar zuten, baina ez genizkien objektu konkretu baten argazkiak eskatu, baizik eta haien gustukoa zen objektu, paisai edo gauza batenak.
3.Umeek teknologia erabiltzea. Puntu hau lortu dugu, azken finean hori baitzen tailerraren helburua: haurrek teknologiak erabiliz zerbait propioa sortzea. Lehen aipaturiko arazoak direla eta ordenagailurik ez dugu erabili baina argazki kamara berriz bai.
4.Esperientzia ez laburbiltzea “pantaila-ume interakziora”. Puntu hau bete dugu, haurrek ez dutelako haien lana teknologiara mugatu beste hainbat gauza egin behar izan dituzte.
5.Lankidetza, sormena, kritikotasuna eta ez errepikakorrak diren jarduerak ahalbidetzea. Haurren adinaren ondorioz, ezin izan dugu puntu hau burutu.
6.Teknologiak gizartean ematen diren gertakizunekin dialogatzeko, posizionatzeko edo transformatzeko aukera emango du. Puntu hau ez dugu guztiz bete baina nahiz eta gizartearekin zerikusirik duen ezer ez den lantzen, haurrek haien lanak aurkezteko aukera izan zuten.
7.Komunitatera orientatzea: puntu hau lortu dugu ,izan ere, gizartearekin lotura zuzena du jarduera honek.
8.Kulturartekotasunerako elementuak txertatzeko aukera: puntu hau ez dugu lortu betetzea, ez zegoelako kultura desberdineko haurrik.
9.Aldarrikapenerako eta erresistentziarako ariketak sustatzea: puntu hau ezin izan genuen mantendu, haurrak gazteegiak zirelako eta beraien adinera moldatu behar izan genuelako jarduera.
10.Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez ematea. Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez dugu egin, denok izan baitute tratu bera tailer honetan.
Tailerra diseinatzerakoan puntu gehienak edo denak hartu genituen kontuan baina aurretik aipaturiko aldaketen ondorioz ezin izan ditugu denak bete. Hala ere, esperientzia honetatik aprobetxatuko dugu gure akatsetatik ikasteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina