2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

ARGAZKI-ELKARRIZKETA

Gaur egun, teknologien munduan murgildurik gaudela argi dago, eta nahiz etengabeko kritika gaia izan, batzuetan hauei esker gure bizitzan garrantzitsuak diren uneak harrapatu ditzakegu. Nik orain, argazki makinarekin jasotako irudien bitartez gustuko ditudan gauzen sintesi txiki bat egingo dizuet. Hala ere, esan beharra dago, batzuetan ondo dagoela mugikorra eta ordenagailua alde batera utzi eta benetan garrantzitsuak diren gauzez gozatzea.


1-LAGUNAK: Hau nire kuadrila da, momentu on zein onetan hor dauden pertsonak. 2 urte nituenetik izugarrizko uneak bizi ditut haiekin eta nire bizitzaren parte garrantzitsua dira. Aste guztia Donostin igaro ostean, asko gustatzen zait Arrasatera itzuli eta haiekin elkartzea.

Maritxu Kajoi 2015
                                      
2-ARGAZKIAK: Argazkiak ateratzea eta horietan modelo gisa agertzea atsegin dut. Bidaiatzen dudan bakoitzean argazki kamera daramat maletan. Aipatu beharra da ere, argazkigintzan ona den lagun bat dudala eta urtean behin argazki sesio bat egiten didala.

2015eko ekainean
3-NIRE HERRIA: Arrasaten bizi naiz. Momentu honetan ordea, Donostin ikasten dudanez, hor igarotzen dut aste guztia. Horregatik, ostiralak ditut gustukoen, autobusa hartu eta nire herrira itzultzen bainaiz, nire etxea, nire familia eta nire lagunekin. Ba ahal dago etxera bueltatzea baino gauza hoberik?
Anboto

4-FAMILIA: Hauxe da nire familia, nire bizitzako etapa guztian zehar nire alboan egon direnak. Asko gustatzen zait haiekin egon eta okurritzen zaizkigun gaiez hitz egitea, Nire ama sukaldari paregabea da, nire aita argazkilari amorratua eta nire anaia berriz guztietatik alaiena.

Soria, 2014ko udan

5-MAGISTERITZA: Guztiz asmatu dut karrera hau aukeratzen. Lantzen ditugun arloak gustuko ditut eta etapa berri honetan nire alboan dauden pertsonak izugarriak dira. Ezin dut gehiago eskatu.

Psikomotrizitate gelan Doblas-ekin

6-DONOSTI: Hiri paregabea da. Txoko guztiek zerbait berezia dute, hiru hondartzen edertasunaz ahaztu gabe. Magisteritza ikastea erabaki nuen unetik argi nuen bertan biziko nintzela eta egia esan oso gustora nago,

'Peine del Viento'

7-KOKE: Betidanik gustuko izan ditut animaliak, baina nire gurasoek ez didate inoiz etxean bat edukitzen utzi. Donostira bizitzera joan nintzean ordea, argi nuen hamster bat nahi nuela, eta pisukideak ados zeudenez bat erosi genuen. Ordutik, Koke etxeko txikiena da, hau alaitasunez betetzen duena. 

Koke

8-BIDAIATZEA: Izugarri gustatzen zait bidaiatzea. Txikitatik eraman naute gurasoek inguruko herrietara. Espainiako leku asko ezagutzen ditut, eta gehien gustatzen zaidan zonaldea Andaluzia da, Granada batez ere.
Granada, 2014ko udan


9-MUSIKA: Ezin naiz musikarik gabe bizi, uneoro entzuten dut. Oroitzapenak gogoratzeko eta hitzez esan ezin diren sentimentuak adierazteko baliabide paregabea iruditzen zait. Abesti alaiak gustuko ditudan arren, batzuetan lasaiagoak direnak ere entzuten ditut.

                            
  
10-TXANGOAK: Edozein arratsaldetan adosten diren planak gustuko ditut, egun bat jarri eta aldatzen ez direnak. 

Ataun, 2015

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina