1. Saio teorikoan egindakoaren azalpena
Klasera sartu bezain laster, urriaren 6ko klase teorikoan, zelatatu eta zelatatzaileen gaia jorratuko genuela esan zigun gure irakasle den Aingeruk. Hasiera bat eman nahian panoptikoak eta internetek dituzten zenbait berdintasun azaldu zizkigun. Panoptiko deritzon hori, espetxe antzerako bat da, non honen erdian dorre handi bat aurkitzen den. Dorre horrek espetxeratuta dauden pertsonak ikusi eta kontrolatzea ahalbideratzen die zaindarie, haiek aldiz ezin dituzte kontrolatzen dauden pertsona horiek ikusi. Berdina gertatzen da beraz interneten dauden zelatatu eta zelatatzaileekin. Zelatatuak ez dute nabaritzen nola kontrolatzen dituzten zelatatzaileek, azken hauek dena dakiten bitartean.
Analogia hau hobeto ulertzeko, ariketa bat egin genuen talde txikietan, non taula bat burutu behar izan genuen. Bertan, lehenengo zutabean hain zuzen, interneten aurkitu ditzakegun zelatatzaileak zerrendatu genituen, bigarrenean nola edo zergatik sentitzen ginen zelatatuak aurretik aipaturiko zelatatzaileekin eta azkenik, nola egin genezakeen hauenganako erresistentzia.
Hona hemen taula:
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea
irakurgaia. Beti irekita edukitzea
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonalak-guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/kreditu txartelak (bestelakoak)
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak, noiz konektatu
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexioen azterketa
|
1. Tik bikoitza kendu
2. Ordua kendu
3. Perfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
|
Zerbitzuetako karnetak
|
Gure mugimenduak
|
|
Webcam(drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Pegatina jarri kamara tapatzeko
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa, erabilerak
|
‘Modo avión’
|
Bi bideo ikusteko aukera ere izan genuen. Lehenengoaren izenburua hau zen: ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? Hemen ikusi genuen nola emakume batek, Marta Peiranok hain zuzen, kontrolaren eta pertsona bakoitzak sor dezakeen informazio guztiaren inguruan hitz egiten duen. Egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazio ugari ematen die lehen aipaturiko zelatatzaileei, guganako kontrola ezartzen dutelarik. Hala ere, gu gara hori sahiestu dezaketenak, egiten ditugun mugimenduak ez publikatuz edota gure bizitza pribatua pribatu mantenduz. Horretaz konturarazteko, asko gustatu zitzaidan emakumeak jarri zuen adibidea, non gizon baten mugikorraren bidez, zelatatzaileek badakiten uneoro non dagoen eta zer egiten duen.
Bigarren bideoaren izenburua honako hau zen: Las redes y los datos: una perspectiva crítica.
Bertan sare sozialen inguruan hitz egiten da, hauetan pribatutasunak duen garrantzia adieraziz. Egia da ere, bideoan aipatzen den bezala, hau lortzea ez dela erraza eta horregatik gomendatzen da edozein gauza idatzi edo egin aurretik honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea.
Facebook, Twitter eta Wikipediaren inguruan hitz egiten da ondoren bideoan. Lehengoari dagokionez, ingormazioa trasmititzeko balio du, informazio hori mugatua dagoelarik. Ez da komunikatzeko sare bat. Bigarrenean, sortzen diren interakzioak edukiarengatik dira garrantzitsuak, eduki hau mugatua delarik, izan ere ezin dezakezu 'tweet' batean nahi adina idatzi. Azkena, software libreagoa da eta bertan gai ezberdinen inguruko informazioa idazten du nahi duenak.
Amaieran, Richard Stallmanek honako hau esaten du: Facebook no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva.
2. Gelan ikusitakoarekiko gure posizionamendua, hausnarketa.
Saio honi esker, aurretik nekizkien gauzen inguruko hausnarketa sakon bat egitea lortu dut, izan ere, betidanik esan digute sare sozialetan idatzi eta igotzen ditugun argazkiekin kontuz ibiltzeko, baina inoiz ez naiz horretan pentsatzera gelditu. Beraz, argi gelditu zait pribatutasunak garrantzi handia duela zelatatzaileez beteriko mundu honetan. Hala ere, egia da oso zaila dela pribatutasun hau guztiz betetzea.
Facebookera eta Instagramera igotzen ditudan argazkiak adibidez nire lagunek bakarrik ikusi ditzakete, kontu pribatua baitut bietan, baina orain konturatzen naiz benetan argazki horietara sarbidea duten pertsonak ere badaudela eta ondorioz, kontua pribatizatzearekin ez dela nahikoa. Zer egingo dut beraz Facebook-a borratu?
Berdina gertatzen da Whatsapp-arekin, izan ere, nire informazioa inork eduki ez dezan ezabatu egin beharko nuke, eta horrela balitz ezingo nuke inorrekin komunikatu, denek honen bidez hitz egiten baitute orain.
Zer egin beraz? Ahalik eta neurri gehienak hartu, gugan duten kontrol hori ahalik eta txikiena izan dadin.
3. Ikusitako guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua irakasle moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan?
Gaur egun, haurrak txikiak direnetik hasten dira teknologiak erabiltzen. Honekin batera, hezkuntza munduan ere gero eta gehiago dira IKT-en erabilera areagotzen duten eskola zein ikastolak, izan ere XXI.mendean gaude, eta gauzak modernizatu eta mekinazatzen doaz gutxinaka. Testu-liburu asko orain interneten daude, koadernoak erabili beharrean Drive bezalako programak erabiltzen dira eta eskuko hiztegiak beharrean interneteko hiztegiak erabiltzen dira. Informazioa aurkitzerako orduan ere internet da baliabide nagusia gaur egun, eta gero eta lan gehiago ordenagailu bidez egiten dira.
Hau jakinik, irakasle izango naizen einean, garrantzitsua iruditzen zait eskola guztietan aurrera pausu bat ematea eta garaiak eskatzen dituen gauzak mekanizatzen joatea. Baina betiere, irakasleon lana da ikasleei guzti honek ekartzen dituen ondorio eta arriskuez informatzea, izan ere, sahiestu daitezkeen gauza guztiak txikitatik erakusten bazaizkie, baliteke etorkizunean kontu handiagorekin aritzea. Helduagoak garenoi neurriak hartzea zailago egiten zaigu, gure garaian ez baitziguten arrisku guztiez ohartarazi. Aldatu dezagun beraz hori.