ARGAZKI TAILERRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ARGAZKI TAILERRA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

ARGAZKI TAILERRA

Apa!


Jarduera amaitu ostean ondorio batzuk atera ditugu. Lehenik eta behin,  aipatu behar dugu hasierako ideia ez dugula guztiz bete, izan ere, lana 5. eta 6. mailako haurrei bideratuta zegoen baina ez genuen haiekin egiteko aukerarik eduki. Bestalde, lanaren planteamendua ez zen oso egokia izan, ez baikenuen haurrak motibatzea lortu. Berriro egin beharko bagenu, hainbat gauza aldatuko genituzke. Adibidez, modu erakargarriago batean planteatzen saiatuko ginateke ariketa. Horretaz gain, ez genuen lortu argazkirik ateratzea lanaren froga moduan. Hala ere, jarduera polita zen eta beste irakasleei asko gustatu zitzaienez, beste geletan ere proposatu zuten. Beraz, esan genezake lan honetatik asko ikasi dugula eta azken emaitza nahiko ona izan dela.


Proposatutako dekalogoari erreparatuz honako hau esan genezake:


1. Umea protagonista eta egile sentitu behar da. Puntu hau betetzea lortu dugu, izan ere, haien esku utzi dugu objektu baten aukeraketa egitea. Gainera, kartulinan jartzerakoan objetuaren azalpena beraiek eman zuten.


2.Umeekin batera tailerren gaiak adostea: hau ez dugu lortu, guk esan genielako zer egin behar zuten, baina ez genizkien objektu konkretu baten argazkiak eskatu, baizik eta haien gustukoa zen objektu, paisai edo gauza batenak.

3.Umeek teknologia erabiltzea. Puntu hau lortu dugu, azken finean hori baitzen tailerraren helburua: haurrek teknologiak erabiliz zerbait propioa sortzea. Lehen aipaturiko arazoak direla eta ordenagailurik ez dugu erabili baina argazki kamara berriz bai.


4.Esperientzia ez laburbiltzea “pantaila-ume interakziora”.  Puntu hau bete dugu, haurrek ez dutelako haien lana teknologiara mugatu beste hainbat gauza egin behar izan dituzte.


5.Lankidetza, sormena, kritikotasuna eta ez errepikakorrak diren jarduerak ahalbidetzea. Haurren adinaren ondorioz, ezin izan dugu puntu hau burutu.


6.Teknologiak gizartean ematen diren gertakizunekin dialogatzeko, posizionatzeko edo transformatzeko aukera emango du. Puntu hau ez dugu guztiz bete baina nahiz eta gizartearekin zerikusirik duen ezer ez den lantzen, haurrek haien lanak aurkezteko aukera izan zuten.


7.Komunitatera orientatzea: puntu hau lortu dugu ,izan ere, gizartearekin lotura zuzena du jarduera honek.


8.Kulturartekotasunerako elementuak txertatzeko aukera: puntu  hau ez dugu lortu betetzea, ez zegoelako kultura desberdineko haurrik.


9.Aldarrikapenerako eta erresistentziarako ariketak sustatzea: puntu hau ezin izan genuen mantendu, haurrak gazteegiak zirelako eta beraien adinera moldatu behar izan genuelako jarduera.


10.Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez ematea. Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez dugu egin, denok izan baitute tratu bera tailer honetan.

Tailerra diseinatzerakoan puntu gehienak edo denak hartu genituen kontuan baina aurretik aipaturiko aldaketen ondorioz ezin izan ditugu denak bete. Hala ere, esperientzia honetatik aprobetxatuko dugu gure akatsetatik ikasteko.

ARGAZKI TAILERRA

Kaixo berriro,

Gaurkoan Arianek egin zuen praktika nola izan zen azalduko dugu. Irakasleari tailer hau egiteko proposamena egin zionean oso ondo hartu zuen eta ez zion inongo oztoporik jarri. Beraz, berari eman zion ikasleei jarduera esplikatzeko lana, irakasle papera hartuz. Hurrengo egunean klasera joan eta ikasleei egin behar zutena esplikatu zien. Haurrei asko gustatu zitzaien ideia eta segituan hasi ziren zer ekarriko zuten pentsatzen eta hiru egunen ondoren denak argazkiekin azaldu ziren klasera. Hurrengo pausoa, argazkian azaltzen ziren gauzei buruz idaztea izan zen. Idatzi ondoren, Arianerengana joaten ziren erakustera eta orduan ohartu zen haurrak zer idatzi ez zekitela zebiltzala. Orduan gehiago idazteko esan zien eta motibazio falta zutela nabaritu zuen, handik aurrera gogo askorik gabe amaitu zuten jarduera.

Amaitu zutenean, gelako paretean jarri zituzten denek ikusteko moduan eta lau egunen ondoren kendu eta haur bakoitzak bere argazkiaren azalpena egin zuen besteen aurrean. Azalpena ongi egin zuten baina egin beharreko zerbait bezala hartu zuten eta jarduera egiteko gogo falta nabaritu zen.


Haurren lanak



ARGAZKI TAILERRA

Kaixo denoi,

Aurreko sarreran azaldu genuen bezala, gure praktikaldian burutzeko lana honako hau zen:
haur bakoitzak bere bizitzako gauza garrantzitsuren baten argazkia atera behar zuen, gero, taldeka jarri eta denen artean istorio bat asmatzeko. Horretarako, ordenagailua erabili beharra zuten musika eta muntaia egiteko. Irudiak erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu haurraren gogoak, nahiak...adierazteko modu interesgarria delako.


Praktikaldiarekin hasi ginenean ordea, beste errealitate batekin egin genuen topo eta gure jardueran aldaketa batzuk egin behar izan genituen.
Mirarik, eskola txikian egin zituen praktikak eta bertan gela desberdinetan egiten zituzten lanak oso lotuta zeuden. Beraz, bere gelakoekin lan hau egiten bazuen, beste gelakoekin egiten ari ziren lanean atzeratuko ziren. Beste aukera bat ziklo guztietakoekin egitea zen baina ezinezkoa zen 1. mailakoekin eta 6. mailakoekin lan berdina egitea informatika tartean sartuta, ez baitute ezagutza berdina.
Maialen Arrietari, klasera iritsi orduko garbi utzi zioten oso gela mugitua eta zaila zela. Horren ondorioz, irakaslea oso agobiatuta zegoen eta klase normalak emateko nahikoa arazo izaten zituen, beraz, horrelako tailer bat aurrera eramateko arazoak ikusi zituen eta hobe izango zela bertan ez egitea pentsatu genuen.
Liberen kasuan, 1.mailan egin zituen praktikak eta egoera ikusirik zaila ikusten zuen horren txikiak izanik argazkiak ateratzen hastea eta gainera gogoeta bat egitea.
Maialen Ansuategiren kasuan, arazo ekonomiko larriak zituzten haur batzuk. Beraz, ez zitzaion ondo iruditu ariketa proposatzea, denek ezin baitzuten parte hartu.
Ariane izan zen  tailer hau aurrera eramatea lortu zuena, baina bere mailara egokituta. Hau da, 2.mailakoak zirela kontutan hartuz ordenagailuaren erabilera kendu behar izan zuen.