2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

PORTFOLIOA

Kaixo!
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Libe Alvarez naiz eta EHUko Irakasleen Eskolan ari naiz magisteritza ikasten. IKT-ko arloan orain arte egindako lanak honako hauek dira:

Lehenengo sarreran, haurtzaroko oroitzapenen inguruan hitz egin nizuen, non nire ohiturak eta teknologiarekin nuen kontaktua azaldu nizuen. Bertan, IKT-en garrantziak gora egin duela ikusi daiteke, izan ere, ni Lehen Hezkuntzan nengoenean liburuak eta cd-ak erabiltzen genituen ikasteko, behin edo behin ordenagailuak erabiltzen genituelarik. Denbora libreari dagokionez, nahiago izaten nuen lagunekin beranduarte egon, teknologiak erabiltzea baino.

Jordi Adell-en konpetentzia digitalaren bideoa eskegi nuen hurrengo sarreran.

Teknologia eta generoaren inguruan hitz egin nizuen ondoren, hausnarketa txiki bat eginez.Honetan argi azaltzen da nire ikuspuntua: txikitatik bideojokoak edo bestelako teknologiak mutilentzako direla sinistu dugu, hori sartu baitigute buruan horrenbeste anunzio eta argazkiekin. Neskek panpinak, mutilek bideojolasak edota ordenagailu jolasak. Horrela jarraitu behar ahal dugu?

Nire herriko, hau da, Arrasateko argazki bat igo nuen laugarren sarreran, nire etxetik ikusten den Anboto mendia hauteman dezakegularik.

Nire bizitzaren denbora lerroa egin nuen Capzels aplikazioaren bitartez. Bertan, batez ere, Ikastolako argazkietan oinarritu naiz: antzerkiak, irteerak, dantzaldiak, bidaiak.... eta argazki bakoitzari izenburu motz bat txertatu diot.

Banakako PLE-a burutu nuen Symbaloo programa erabiliz. Web 2.0ko orrialde bat da eta oso erraza da honen erabilera.. Hemen, egunekotasunean erabiltzen ditugun programak eta web orriak biltzeko aukera dugu, 60 hain zuzen, eta klik bakar baten bidez orrialde horietara joateko aukera dugu gainera. Besteen Symbaloo-ak ere ikusi daitezke inolako konturik egin gabe, nahiz eta gurea egiteko eta besteekin partekatzeko ezinbestekoa izan aipaturiko kontua egitea. Koloreak, argazkiak, ikonoak...pertsonalizatu daitezke.

IKT-en inguruko taldeko hausnarketa egin genuen, eskema eta bideo bat ere gehituz. Hauen bitartez, IKT -ei buruzko gure kritika egin genuen, denboran zehar gauzak nola aldatu diren azalduz. Sarrera honetan, gutxi gora behera, lehenengo sarreran aipatutakoa errepikatzen dugu, haurrak ginean IKT-ek gure bizitzan zuten garrantzia gaur egungoa bezalakoa ez dela adibidez. Neska eta mutilen arteko bereizketan ere sartzen gara-

Jordi Adellen PLE-aren inguruko bideoa igo nuen zortzigarren sarreran.

Taldeko PLE-a egin genuen gero, Symbaloo programa erabiliz. Lehen aipatu bezala, Symbaloo deritzon programa erraz hau oso baliagarria da gainontzekoek zure gustuko programa zein web orriak ikusi eta hauetan saltseatzeko, izan ere, besteekin partekatu daiteke.

Adunako eskolako Iñaki Pagola irakaslearen hitzaldia entzun eta gero, laburpen bat egin nuen, gauza garrantzitsuenak aipatuz.. Gauza garrantzitsu hauetan aipagarria da testu-liburuei eskola honetan egin dien bazterketa, teknologia berriei sarrera emanez. Proiektuen bidez egiten dute lana, Google Apps-ak erabiltzen dituztelarik hau burutzeko. Blog-a, Moodle plataforma, Classroom...ere garrantzitsuak dira. Gehiago jakiteko ikusi hitzaldi honen laburpena nire blog-ean.

Amara Berri Eskolako Amandok eman zigun hitzaldiaren inguruan hitz egin nuen ondoren, berriz ere, gauza garrantzitsuenak aipatuz. Txokoek ikasgeletan hartzen duten lekua, hedabideak eta testu liburuen bazterketak izan ziren hitzalditik gehien arritu gintuzten gauzak.

Nire argazki-elkarrizketa propioa egin nuen hamabigarren sarreran. Honi esker, nire bizitzan garrantzitsuenak diren alderdiak ezagutu ditzakezue: lagunak, familia, bidaiak... eta bakoitzari buruz piska bat irakurri. Hurrengo puntua taldeko argazki-elkarrizketa egitea izango da, edukiko dugu zerbait amankomunean?

Taldekideok praktikaldian burutzeko asmatu genuen tailerra azaldu nuen gero, hau da, praktikaldirako hasierako ideia. Hemen, laburki aipatzen dugu argazkien bitartez gure praktiketako haurrekin lortu nahi duguna, azken emaitza zein izatea gustatuko litzaiguken ere azalduz.

Urriak 6an, IKT-ko saio praktikoa izan genuen Aingerurekin, zelatatu eta zelatatzaileen inguruan hain zuzen.Horretarako taula bat osatu genuen denon artean, horrek zenbait hausnarketa egitea eragin zigularik. Bi bideo ere ikusi genituen, amaierako beste pare bat galdera ere proposatu zigularik irakasleak. Hori dena sarrera honetan biltzen da, eta ikusgai duzue.

Taldeko argazki-elkarrizketa egin genuen, non gure bizitzako 5 gauza garrantzitsuren inguruan hitz egiten dugun. Hemen aurretik nik sortutako argazki-elkarrizketa propioan aipatu nituen zenbait gauza agertzen dira eta sarrera honetan honi buruzko informazioa dago.

Taldekideok praktikaldian burutzeko asmatu genuen argazki tailerra (1,2,3) martxan jarri ondoren hausnarketa bat egin genuen, non prozesua, arazoak eta dekalogoa aipatu ditugun.Gure taldekide den Arianek burutu zuen jarduera hau bigarren mailako ikasleekin eta horren azalpena sarrera hauetan biltzen da. Hala ere, adinarekin zerikusia duen arazo bat izan genuen, gure hasierako ideia modifikatu behar izan genuelarik. Dekagoloan aipatzen diren puntuetatik zeintzuk bete ditugun ere aipatu dugu.

URRIAK 6ko IKT-ko SAIO TEORIKOA


1. Saio teorikoan egindakoaren azalpena

 Klasera sartu bezain laster, urriaren 6ko klase teorikoan, zelatatu eta zelatatzaileen gaia jorratuko genuela esan zigun gure irakasle den Aingeruk. Hasiera bat eman nahian panoptikoak eta internetek dituzten zenbait berdintasun azaldu zizkigun. Panoptiko deritzon hori, espetxe antzerako bat da, non honen erdian dorre handi bat aurkitzen den. Dorre horrek espetxeratuta dauden pertsonak ikusi eta kontrolatzea ahalbideratzen die zaindarie, haiek aldiz ezin dituzte kontrolatzen dauden pertsona horiek ikusi. Berdina gertatzen da beraz interneten dauden zelatatu eta zelatatzaileekin. Zelatatuak ez dute nabaritzen nola kontrolatzen dituzten zelatatzaileek, azken hauek dena dakiten bitartean.

 Analogia hau hobeto ulertzeko, ariketa bat egin genuen talde txikietan, non taula bat burutu behar izan genuen. Bertan, lehenengo zutabean hain zuzen, interneten aurkitu ditzakegun zelatatzaileak zerrendatu genituen, bigarrenean nola edo zergatik sentitzen ginen zelatatuak aurretik aipaturiko zelatatzaileekin eta azkenik, nola egin genezakeen hauenganako erresistentzia.

Hona hemen taula:

NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia. Beti irekita edukitzea
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu pertsonalak-guztiak
Asmatzea
Banketxeak/kreditu txartelak (bestelakoak)
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak, noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexioen azterketa
1. Tik bikoitza kendu
2. Ordua kendu
3. Perfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
Zerbitzuetako karnetak
Gure mugimenduak

Webcam(drone)
Sartu daitezkeelako
Pegatina jarri kamara tapatzeko
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa, erabilerak
‘Modo avión’

 Bi bideo ikusteko aukera ere izan genuen. Lehenengoaren izenburua hau zen: ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? Hemen ikusi genuen nola emakume batek, Marta Peiranok hain zuzen, kontrolaren eta pertsona bakoitzak sor dezakeen informazio guztiaren inguruan hitz egiten duen. Egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazio ugari ematen die lehen aipaturiko zelatatzaileei, guganako kontrola ezartzen dutelarik. Hala ere, gu gara hori sahiestu dezaketenak, egiten ditugun mugimenduak ez publikatuz edota gure bizitza pribatua pribatu mantenduz. Horretaz konturarazteko, asko gustatu zitzaidan emakumeak jarri zuen adibidea, non gizon baten mugikorraren bidez, zelatatzaileek badakiten uneoro non dagoen eta zer egiten duen.

 Bigarren bideoaren izenburua honako hau zen: Las redes y los datos: una perspectiva crítica.
Bertan sare sozialen inguruan hitz egiten da, hauetan pribatutasunak duen garrantzia adieraziz. Egia da ere, bideoan aipatzen den bezala, hau lortzea ez dela erraza eta horregatik gomendatzen da edozein gauza idatzi edo egin aurretik honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea.
 Facebook, Twitter eta Wikipediaren inguruan hitz egiten da ondoren bideoan. Lehengoari dagokionez, ingormazioa trasmititzeko balio du, informazio hori mugatua dagoelarik. Ez da komunikatzeko sare bat. Bigarrenean, sortzen diren interakzioak edukiarengatik dira garrantzitsuak, eduki hau mugatua delarik, izan ere ezin dezakezu 'tweet' batean nahi adina idatzi. Azkena, software libreagoa da eta bertan gai ezberdinen inguruko informazioa idazten du nahi duenak.
Amaieran, Richard Stallmanek honako hau esaten du: Facebook no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva.

2. Gelan ikusitakoarekiko gure posizionamendua, hausnarketa.

 Saio honi esker, aurretik nekizkien gauzen inguruko hausnarketa sakon bat egitea lortu dut, izan ere, betidanik esan digute sare sozialetan idatzi eta igotzen ditugun argazkiekin kontuz ibiltzeko, baina inoiz ez naiz horretan pentsatzera gelditu. Beraz, argi gelditu zait pribatutasunak garrantzi handia duela zelatatzaileez beteriko mundu honetan. Hala ere, egia da oso zaila dela pribatutasun hau guztiz betetzea.

 Facebookera eta Instagramera igotzen ditudan argazkiak adibidez nire lagunek bakarrik ikusi ditzakete, kontu pribatua baitut bietan, baina orain konturatzen naiz benetan argazki horietara sarbidea duten pertsonak ere badaudela eta ondorioz, kontua pribatizatzearekin ez dela nahikoa. Zer egingo dut beraz Facebook-a borratu?

 Berdina gertatzen da Whatsapp-arekin, izan ere, nire informazioa inork eduki ez dezan ezabatu egin beharko nuke, eta horrela balitz ezingo nuke inorrekin komunikatu, denek honen bidez hitz egiten baitute orain.

 Zer egin beraz? Ahalik eta neurri gehienak hartu, gugan duten kontrol hori ahalik eta txikiena izan dadin.

3. Ikusitako guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua irakasle moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan? 

 Gaur egun, haurrak txikiak direnetik hasten dira teknologiak erabiltzen. Honekin batera, hezkuntza munduan ere gero eta gehiago dira IKT-en erabilera areagotzen duten eskola zein ikastolak, izan ere XXI.mendean gaude, eta gauzak modernizatu eta mekinazatzen doaz gutxinaka. Testu-liburu asko orain interneten daude, koadernoak erabili beharrean Drive bezalako programak erabiltzen dira eta eskuko hiztegiak beharrean interneteko hiztegiak erabiltzen dira. Informazioa aurkitzerako orduan ere internet da baliabide nagusia gaur egun, eta gero eta lan gehiago ordenagailu bidez egiten dira.

 Hau jakinik, irakasle izango naizen einean, garrantzitsua iruditzen zait eskola guztietan aurrera pausu bat ematea eta garaiak eskatzen dituen gauzak mekanizatzen joatea. Baina betiere, irakasleon lana da ikasleei guzti honek ekartzen dituen ondorio eta arriskuez informatzea, izan ere, sahiestu daitezkeen gauza guztiak txikitatik erakusten bazaizkie, baliteke etorkizunean kontu handiagorekin aritzea. Helduagoak garenoi neurriak hartzea zailago egiten zaigu, gure garaian ez baitziguten arrisku guztiez ohartarazi. Aldatu dezagun beraz hori.


2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

PRAKTIKALDIRAKO HASIERAKO IDEIA


Gure proposamena argazkiekin lan egitea da. Horretarako ikasleei haientzat garrantzitsuak diren gauzei(pasaiak, lagunak, objektuak, familia…)argazkiak ateratzeko eskatuko diegu. Adin desberdinetako ikasleekin arituko garenez, bakoitzak modu batean landuko du gaia.
Txikienei, argazki horiek inprimatu eta kartulina handi batean pegatzeko eskatuko diegu, bakoitza hitz edo esaldi batekin deskribatuz.
Nagusiagoak direnei, lan konplexuago bat eskatuko diegu. Lortzen dituzten argazkiekin istorio bat asmatu beharko dute taldeka, horretarako ordenagailuko programaren bat erabili beharko dutelarik(prezi, movie maker…)

Maialen Ansuategi, Maialen Arrieta, Ariane Arrieta, Mirari Arteaga eta Libe Alvarez

ARGAZKI-ELKARRIZKETA

Gaur egun, teknologien munduan murgildurik gaudela argi dago, eta nahiz etengabeko kritika gaia izan, batzuetan hauei esker gure bizitzan garrantzitsuak diren uneak harrapatu ditzakegu. Nik orain, argazki makinarekin jasotako irudien bitartez gustuko ditudan gauzen sintesi txiki bat egingo dizuet. Hala ere, esan beharra dago, batzuetan ondo dagoela mugikorra eta ordenagailua alde batera utzi eta benetan garrantzitsuak diren gauzez gozatzea.


1-LAGUNAK: Hau nire kuadrila da, momentu on zein onetan hor dauden pertsonak. 2 urte nituenetik izugarrizko uneak bizi ditut haiekin eta nire bizitzaren parte garrantzitsua dira. Aste guztia Donostin igaro ostean, asko gustatzen zait Arrasatera itzuli eta haiekin elkartzea.

Maritxu Kajoi 2015
                                      
2-ARGAZKIAK: Argazkiak ateratzea eta horietan modelo gisa agertzea atsegin dut. Bidaiatzen dudan bakoitzean argazki kamera daramat maletan. Aipatu beharra da ere, argazkigintzan ona den lagun bat dudala eta urtean behin argazki sesio bat egiten didala.

2015eko ekainean
3-NIRE HERRIA: Arrasaten bizi naiz. Momentu honetan ordea, Donostin ikasten dudanez, hor igarotzen dut aste guztia. Horregatik, ostiralak ditut gustukoen, autobusa hartu eta nire herrira itzultzen bainaiz, nire etxea, nire familia eta nire lagunekin. Ba ahal dago etxera bueltatzea baino gauza hoberik?
Anboto

4-FAMILIA: Hauxe da nire familia, nire bizitzako etapa guztian zehar nire alboan egon direnak. Asko gustatzen zait haiekin egon eta okurritzen zaizkigun gaiez hitz egitea, Nire ama sukaldari paregabea da, nire aita argazkilari amorratua eta nire anaia berriz guztietatik alaiena.

Soria, 2014ko udan

5-MAGISTERITZA: Guztiz asmatu dut karrera hau aukeratzen. Lantzen ditugun arloak gustuko ditut eta etapa berri honetan nire alboan dauden pertsonak izugarriak dira. Ezin dut gehiago eskatu.

Psikomotrizitate gelan Doblas-ekin

6-DONOSTI: Hiri paregabea da. Txoko guztiek zerbait berezia dute, hiru hondartzen edertasunaz ahaztu gabe. Magisteritza ikastea erabaki nuen unetik argi nuen bertan biziko nintzela eta egia esan oso gustora nago,

'Peine del Viento'

7-KOKE: Betidanik gustuko izan ditut animaliak, baina nire gurasoek ez didate inoiz etxean bat edukitzen utzi. Donostira bizitzera joan nintzean ordea, argi nuen hamster bat nahi nuela, eta pisukideak ados zeudenez bat erosi genuen. Ordutik, Koke etxeko txikiena da, hau alaitasunez betetzen duena. 

Koke

8-BIDAIATZEA: Izugarri gustatzen zait bidaiatzea. Txikitatik eraman naute gurasoek inguruko herrietara. Espainiako leku asko ezagutzen ditut, eta gehien gustatzen zaidan zonaldea Andaluzia da, Granada batez ere.
Granada, 2014ko udan


9-MUSIKA: Ezin naiz musikarik gabe bizi, uneoro entzuten dut. Oroitzapenak gogoratzeko eta hitzez esan ezin diren sentimentuak adierazteko baliabide paregabea iruditzen zait. Abesti alaiak gustuko ditudan arren, batzuetan lasaiagoak direnak ere entzuten ditut.

                            
  
10-TXANGOAK: Edozein arratsaldetan adosten diren planak gustuko ditut, egun bat jarri eta aldatzen ez direnak. 

Ataun, 2015